|
Urkamendira bideko erreportaia
Julius Fucik-i
Pragako kaleetatik zehar neguan, egunero, Julius Fucik torturatua izan zen harrizko etxearen ormapetik, pasatu nintzen. Etxe mutua: negu koloredun harria, burdin sareak, leiho itxiak. Baina handik pasatu nintzen egun bakoitzean, ormak begiratu, ikutu, heroiaren oihartzuna, hitza, ahotsa, oinhatz garbia bilatu nuen. Eta horrela atera zen bere bekokia, behin, eta beste arratsalde batetan bere eskuak, eta gero gizona bera Venceslao Plazatik zehar, lagun on gisa, lagun egiten aritu zitzaidan; Havelska-ko merkatu zaharrean zehar, arrosa gris bat bezala Praga altxatzen deneko Strahov lorategian zehar. Pablo Neruda
Urkamendira bideko erreportaia |