MAITASUN HOBE BATENTZAT
Roque Dalton

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
Zuzeu, 2012ko martxoa

 

 Sexua kategoria politikoa da
Kate Milis

 

Inork ez du zalantzan jartzen sexua
bikotearen munduko kategoria denik:
horri lotzen dizkiogu samurtasuna eta bere aldaera basatiak.


Inork ez du zalantzan jartzen sexua
familiako kategoria bat denik:
hortik seme-alabak,
gauak elkarrekin
eta egunak bananduta
(bata ogi bila kalean,
bulegoetan edo lantegietan;
bestea etxeko lanen erretagoardian
sukaldeko estrategia eta taktikan
hilaren amaierako bataila komunean
biziraun ahal izateko).


Inork ez du zalantzan jartzen sexua
kategoria ekonomikoa denik:
nahikoa da prostituzioa aipatzea,
modak,
bakarrik emakumeentzakoak diren egunkarietako sekzioak
edo bakarrik gizonentzakoak direnak.


Nahaste-borrasteak hasten diren eremua
da emakumeak sexua kategoria
politikoa dela dioenean.


Ze emakume batek dioenean
sexua kategoria politikoa dela
agian berez emakume izateari utziko dio
bere buruarentzako emakume bihurtzeko,
emakumea emakumean eratuko da
bere humanitatetik
eta ez bere sexutik,
jakitea limoi zaporezko desodorante magikoa eta zure azala atsegalez laztantzen duen xaboia
napalma ekoizten duen lantegi berak ekoizten duela
jakitea etxeko berezko lanak
etxe jakin bati dagokion klase sozialeko etxeko berezko lanak direla,
sexuen diferentziak
askoz hobe distiratzen duela maitasunaren gau sakonean
mozorrotuta eta arrotz egiten gintuzten
sekretu horiek guztiak ezagutzen ditugunean.

 

MAITASUN HOBE BATENTZAT
Roque Dalton

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
Zuzeu, 2012ko martxoa