FALTA DENA
Roque Dalton

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
Zuzeu, 2012ko martxoa

 

…beste pertsona, pertsona gisa;
beharra bihurtu da
bestearentzat…

 Marx

 

«Klasikoak interesgarriak dira»:
nire atzoko blasfema Romeo eta Julieta ikustetik ateratzean.


Gaur entsaladarako tomate kuota igo dute
eta zerba erraldoiak azaldu dira.


Ogia soberan dago, arrautzak nahikoak dira, arrozak eta babarrunek
ur-jauziek bezala aspertzen gaituzte.


Eskasiak gose mental apur bat ematen du
eta beste gose handia, zioen atzo Flores lodikoteak.


Baina legatza eta bi okel xerrekin
atzean utziko dugu astea.
Kuban benetan falta dena
zu zara.

 

FALTA DENA
Roque Dalton

euskaratzailea: Hedoi Etxarte
Zuzeu, 2012ko martxoa