|
ARTEAREN POETIKA Itolarria hemen da.
Gizonak bere porrot zaharrak ditu ispilu.
Ilunsentitik ordubetera, gizonak bere egunaren hondar zaurgarriak biltzen ditu, beldurrez bihotzaren ondora ekartzen eta izerditan, etsi gabe, logela bakartietan hondoratzen da.
Han gizon horrek erre egiten du sabaiko armiarma sareak asmatuko lituzke lorearen freskura gorroto du bere azal larritik erbesteratzen da bere oin okerrak begitantzen ditu ohea eguneroko hilobia dela uste du patrikan ez du kobre bakar bat gose da negar egiten du.
Baina gizonek, gainerako gizonek, bere bularra eguzkitara zabaltzen dute edo kaleko hiltzaileei eta ogiaren aurpegia erakusten dute sorbaldetatik gora gosearen aurkako bandera bat bailitzan aireak min duen arte barre egiten dute umeekin zorionekoen sabelak urrats txikiz betetzen dituzte bere handitasunean gotortutako fruituak bezala erdibitzen harriak biluzik abesten dute ur baso pizgarrian txantxetan aritzen dira itsasoarekin adarretatik heltzen dute jostari mortu melodiatsuetan argiaren etxeak egiten dituzte jainkoen modura horditzen dira euren ukabilak etsipenaren aurka jartzen dituzte su mendekatzailea krimenaren aurka sustrai amaiezinezko amodioa gorrotoaren sega ankerraren aurka.
Itolarria hemen da, bai.
Etsipena, krimena eta gorrotoa bezala.
Norentzat behar luke poetaren ahotsak?
ARTEAREN POETIKA |