ALBISTE TXARRAK EGUNKARI PUSKA BATEAN
Roque Dalton

euskaratzailea: Gorka Arrese
Susa, 23-24, Itzalpeko ahotsak, 1989ko ekaina

 

Gaur lagunak hiltzen direlarik

euren izenak bakarrik dira akabatzen.

 

Putzu bortitz honetatik nola gura ukan

harantzago heldu ahal izatea tipografiak baino,

distirazko belzgune fin

memoria intimoetarainoko gezi.

 

Kartzeletatik ate bizi denak bakarrik

ondra ditzake gorpuak, sendatu

euren hildakoengandiko oinazeak,

atzazal eta malkoz marraskatu hilarriak.

 

Presoek ez; xistu baino ez dagigu

oihartzunak mutu dezan albistea.

 

ALBISTE TXARRAK EGUNKARI PUSKA BATEAN
Roque Dalton

euskaratzailea: Gorka Arrese
Susa, 23-24, Itzalpeko ahotsak, 1989ko ekaina