PRESO NAUKATE
Roque Dalton

Vladimir, 1, 1997

 

Preso naukate, kamarada, orain hemeretzi egundanik.

Burdin gori azidoez larrosa iluna,

euren aberriaren bihotza, urratzen duten horietxek

hartu zuten ene askatasuna objektu single baten gisan

eta gorrotoz, ziegazainez eta harresiz inguratu ninduten

eta kendu airearen bihurriak,

izarrak, kaleak, neskatoen begiak,

latitude hauetako euri frangoa

gure larruazala bilatzen duena sua kausituz.

 

Eta hemen naukazu, bere gogoz kontra asesino gizajoarekin batera,

lapur eta estupradore eta erratuarekin batera,

gure eguneroko irain eta lohia konpartitzen

aldarrikapen amankomunean hatsa elkar nahasiz ziega hauen atzean,

hegal mindu enara nekatuak bezalako egunen joan etorriak ikusmira,

edozergatik akusatuta

esperantza maitatu eta bizitza defendatzeagatik.

 

PRESO NAUKATE
Roque Dalton

Vladimir, 1, 1997