357-GARRENA
Roque Dalton

euskaratzailea: Gorka Arrese
Susa, 23-24, Itzalpeko ahotsak, 1989ko ekaina

 

Ziegazainak talde desberdinetan banatzen dira. Jardinetik barrena korrika ahoan ostaiskak dituztela konejuak harrika segitzen dituztenena, adibidez. Nire ziega parean herritar hitzak oihukatuz eta beren erlojuetan euriaren aparra ikusiz saltotxoka dabiltzanena. Eta goizaldean pixa egin eta batera (beren lanparen argiak nire aurpegia milikatuz) esnatzen nautenena, gaur are hotzago dagoela muzin esanez. Ez da inongo talde horietarikoa 357garrena, artzain eta musiko izan zena eta mendeku ez batere garbi bategatik polizia sartua eta zeini (357garrenari, alegia) hilabete honetan baja emango dioten. Dena, gau batean aldegin eta bere emaztearekin goizeko bederatziak arte lotan egon zelako, arauen iseka. Orain egun batzuk, 357garrenak zigarreta bat eman zidan. Atzo, fabrikatu nuen makila kako batez hesiraino hurbildu nuen anis-belar bat mastekatzen ikusi ninduelarik, Kubaz galdetu zidan. Eta gaur agian berarentzako —Chalatenangoko mendiez— poema txiki bat idatz nezakeela sujeritu du, oroitgarri gisa gordetzeko, hiltzen nauten eta gero.

 

357-GARRENA
Roque Dalton

euskaratzailea: Gorka Arrese
Susa, 23-24, Itzalpeko ahotsak, 1989ko ekaina