Hondarretan estalitako etxea Baldin eta hemen inork negar egin badu baldin eta hemen inork maitatu edo sufritu izan badu baldin eta harresi honen azpian oraindik errautsik edo hezurrik badago baldin eta zirtzikatutako harlauzaren azpian isilik badago ozeanoaren musikak betiko urruma egin zion haren dardara ez da ezer betiko ahaztuko
Aske dabil bizi dugun bizitza airean bai soinean daramagun heriotza Hauts unibertsalean aienatzen dira inoiz eraikitako erresumak Begira dugun harriak badaki begira gagozkiola gu geu garen amildegiaren patu berbera elikatzen du harea desterratuak
Ez da ezer deserriratuko ez mundutik ez gesalak malura eraisten ari balitz bezala paretak karraskatu eta jaten dizkion etxe honetatik Bertan gertatu oro gugan da gertatu Urruma edo laidorik izan bada baltsamo edo hondamendirik porrota edo adorerik zurrunbilo edo estasirik edo musikarik edo zigorrik edo mozkorraldirik edo neurritasunik Baldin eta espazio hauek konstelazioen bozkario gaitzari edo izu-laborri nareen bidaiei eman badiete ostatu ez da ezer betiko ahaztuko ez da ezer deserriratuko ez da horma artean ezer itsutuko
Hondarretan estalitako etxea |