Basatiei buruz Sabana Handiko pemoiek goizeko ihintzari Chiriké-yeetakuú deitzen diote, Izarren Listua esan nahi duena; malkoei Enú-parapué, begietako guarapoa adierazi nahi duena, eta bihotzari Yewán-enapué: Sabeleko Hazia. Orinocoko Deltako waraoek Mejo-koji [Bularreko Eguzkia] esaten dute arima izendatzeko. Laguna esateko Ma-jokaraisa: Nire Beste Bihotza. Eta ahaztu esateko Emonikitane esaten dute, Barkatzea esan nahi duena.
Inozo halakoek ez dakite zer dioten Lurra esateko ama esaten dute Ama esateko samurtasuna esaten dute Samurtasuna esateko norbere burua inori eskaintzea
Halako sentimenduen nahaspila dute ezen arrazoi osoz gu garen jende zintzook deitzen baitiegu basati.
*pemoi eta warao herria: Hegoamerikako herriak. *guarapoa: belar edo lore infusioa.
Basatiei buruz |