Jokoyakore naruae anayakore yarote Egunsentian abiatu da, ilunabarrean Itzuliko da. Waraoen abestia
Mamu edo txakur biluzi gisa igarotzen zen gauaren artean
Bere begiak beste bizi-usainik gabe
Ez genekien ezer Dar-dar egiten genuen itzalen erdian
Sekula ez genuen jakin izan zer samin isiltzen zuen ez zein ankerkeria doilorrek amore ematen zuen pezoa bezalakoa izan zedin soka bezalakoa uharria bezalakoa
Gure paperetan agertu zen arte bere gerrako danborrarekin bere buruko lumadunarekin bere leinu harroarekin bere aihotzarekin Eta handik gure baitan sartu zen eta gu geu izan zen eta ez mamu edo gaueko txakur eta ez gehiago nahigabe eta ez gehiago buztin triste baizik eta gu geu gu geu geure baitan
Jokoyakore naruae anayakore yarote |