(Des)nortasun agiria Hiru itzaletatik nator baina beste bietara ninderaman galtzadak markatu zuen mesprezua ezagutzen dut soilik
Urte luzez arto garratza sentitu nuen hezurretan gozoa zen arren nire haurtzaroko arepa eta eguzkitsuak nire liluraldiak biltzen zituzten ohatze-sareak Luzaroan esklaboaren erremina sentitu nuen eta xamanen belaun hautsia baina nork esan behar zidan azal zuri honen azpian masail-hezur urrunak eta lumak eta aurriak eta zigorradak eta txakurrak zeudenik bazterretan dirdaika euren porrotaren hondakinen azpitik xehatutako mihiak agerian?
Nik jakin gabetanik ihes egin nuen sagu-zaharrak gauez ilun handitik eguerdia ekartzera joan ohi diren teilatuetatik Nik nire etzanguaren basamortuan egiten nuen estropezu harantzago danborren gainetik buztinezko ontziak ageri zirela eta geziek gure haragian euren oskol sekretua listukatzen zutela jakin gabe Nik ez nuen ez zuraren norabidearen ez totuma-azalen zezelaren berririk eta ez txirulen diapason tristearenik Ni hontz bat gehiago nintzen lur gainean Historiak kondenatutako bat Harik eta egun batez Itzal haien odolbildu zaharrak niregana etorri Eta gauza hauekin jabetu nintzen arte
*arepa: talo mota *totuma: fruitu mota, azala, besteak beste, ontzitarako eta marakak egiteko erabili ohi da.
(Des)nortasun agiria |