Kanpotartasun Izana naiz atzerriko aurpegia etxekoen artean Egun galdurik diren besoek sehaskatu ninduten Hareazko sokek erreskatatu neure itzaletatik Sekula ez zen eguzkirik sartu hartu nuen zopatan eta ez zen etxez aldatu nire antzinako kilkerren elitrorik baina ahaztura sortu zitzaidan zanga bat bezala eta neure buruarengandik banandu ninduen Barruan hustu zizkidan hondakinak tximista-dirdai kiskali eta errautsezko baten itxuran
Arbasoek utzitako aurpegi hori nor izan zen diasporaren errudun? nork paratu zituen hezurrak larruazala belaun margula mintza lanbrotsuak sustraigabetze bakartia? nork isuri zuen betirako ezinbesteko malenkonia nire maskara ezdeusaren gainean?
Ahaztura izan zen Ahazmen nabala puskatan porrokatua Ahazmenaren aldiri ez zamaurik ez teilape ez azoka gabea antzinako mapak baino ez dituena erabili ezinak desterruaren atze-puntadez markatuak
Kanpotartasun |