Poema bat egiteko zalantza Poema bat egiteko zalantza ez dator irakurlerik edo poesia maite duenik ez dagoelako ezta ere munduko arima sentiberak galdu direlako
Ez eta gure baitan inoiz eszenategiarekin batera argiteriaren parte bat goitik behera erortzen delako Ezta ere funtsean poema bat egitea teknikak ergeltzat dauzkan egintza ugarien artean desegokiena delako
Poema bat egiteko zalantza poema beretik sortzen da azken batean ez baitu jakiten zein den bere egitekoa poema den aldetik eta gogo sutsua izaten du harri baten hondarraren edo uraren antza hartzeko Edo areago poeta orok gezurtatzen duen harria hondarra eta ura izateko
Poema bat egiteko zalantza |