Historiaren akabua Kapitalismoa historiaren akabua da.
Beharbada biziraungo dute metal dirdaitsuek baina ez tximeletek
plastikoek eta aurriek baina ez lore hostoek ihintzaren pean
gizatxarren gremioek baina ez bakartiek
janketek eta oturuntzek baina ez alaitasunak
zarata eta zalapartek baina ez egunsentiko musikak
inoiz ez bezala atondutako mahaiek baina ez lurrin gozoek
izpirituaren hertsadurak baina ez gupidak
boterearen aginduek baina ez mintzairaren sekretuek
makina txanpon-jaleek baina ez zori sinesgogorrak
meretrizek eta urdangek baina ez gaueko jainkosek
garraztasunek eta basakeriek baina ez agerkundeek
zirkuitu integratuek baina ez belarraren iratzartzeak
usain txarrek baina ez amoranteen izerdurak
ergeltasunak eta arrunkeriak baina ez sentikortasunaren ebidentziak
borobilak eta karratuak baina ez ezin dezifratuzkoak
traje eta bitxiek baina ez uren gardentasunak
metaforek baina ez poesiak
Historiaren akabua |