Arte poetikoa Bazen behin mahai gainean koilara hori eta okertua edalontzi bete ur eta plater txiroa
Bazen baita ere zopa-ontzia hezur-zopa argiaz
Eta baita eseritako emakumea ere koilara hori eta okertuarekin zopa jan edalontziko ura edan eta lipar batez zoriontsu izan zena
Arte poetikoa |