Milaka mende aitzina Zatitan ari naiz puskatzen neu naizen atal bakoitza lasterka zoroan doa Festarekin bat egiten da Teilatu lauetako zaldiko-maldiko irazekien festa zaharrean Barruan hezurren lubaki betean zaunka ari diren mamuen festan
Masailetan behera txirrioan datozkit izerdi anpuluak Bekokitik jausten nire atzoko ametsak beroak urtuta
Metrailetek hutsari plexu zirrintak mozten dizkioten munduko festa hau Egunero gainean birundan dabilkigun festa hau milaka mende aitzina jaurtitzen gaitu Gure oraintxe bertako orainalditik berrogei mila argi-urtetara
Milaka mende aitzina |