KARDABERA, ASUNA
Czeslaw Milosz

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2020

 

Lurtar tristeek gogora nazatela,

errekonozitu eta agurtu: kardaberak eta asun altuak,

eta haurtzaroko etsai belladonak

- O.V. de L. Milosz, "Les Terrains Vagues"

 

Kardaberak, asunak, lapaitzak eta belladonak

etorkizuna dute. Haienak dira eremu mortuak

eta trenbide herdoilduak, zerua, isiltasuna.

 

Nor izango naiz belaunaldi sorta bat barrukoentzat?

Noiz, mintzaeren deiadarren ostean, mututzen da saria?

 

Hitzak moldatzeko dohainak erredimitu behar ninduen

baina gramatikarik gabeko planeta bati egin behar diot aurre,

 

biztanle dituena kardabera, asuna, lapaitza, belladona,

laztantzen dituen haize goxoa, hodei logaletua, isiltasuna.

 

KARDABERA, ASUNA
Czeslaw Milosz

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2020