OPARIA
Czeslaw Milosz

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2020

 

Egun zoriontsuagorik.

Lainoa goiz altxa zenez, lorategian egin nuen lan.

Kolibriak ahuntz-hostoen loreetan pausatzen ziren.

Ez nuen munduan den ezer eskuratzeko nahirik.

Ez nuen ezagutzen nire inbidia merezi zezakeen inor.

Inoiz gaitzik jasan izan banuen, ahaztua neukan.

Ez ninduen lotsatzen izan nintzen gizon bera nintzela pentsatzeak.

Ez nuen oinazerik gorputzean.

Altxatzerakoan, itsaso urdina eta ontziak ikusten nituen.

 

OPARIA
Czeslaw Milosz

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2020