ENKONTRUA
Czeslaw Milosz

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2020

 

Organ gindoazen larre izoztu arteko bidean egunsentiz.

Hegal gorri bat piztu zen iluntasunean.

 

Bat-batean erbi batek korrika gurutzatu zuen bidea.

Gutako batek eskuarekin seinalatu zuen.

 

Aspaldi izan zen. Egun ez daude bizirik,

ez erbia, ez keinua egin zuen gizona ere.

 

O maitea, non daude, norantz doaz–

Esku baten distira, mugimendu tximista bat, errekarri karraska.

Galdetzen dut ez minez, baizik eta miresmenez.

 

ENKONTRUA
Czeslaw Milosz

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2020