MUNDU HAU
Czeslaw Milosz

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2020

 

Badirudi, azkenean, dena gaizki ulertu bat izan dela.

Benetakoa balitz bezala hartu da probaldia.

Ibaiak beren hasieretara itzuliko dira.

Haizeak biraka ibiltzeari utziko dio.

Zuhaitzek, loratu beharrean, sustraietara joko dute.

Gizon zaharrak baloien atzetik joango dira,

ispiluari begiratu, eta umeak dira berriro ere.

Hildakoak esnatu egingo dira, ezer ulertu gabe.

Halaxe, gertatutako guztia desgerraraziko den arte.

Hori lasaitua! Hartu arnasa sakon, asko sufritu duzuenok.

 

MUNDU HAU
Czeslaw Milosz

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2020