IDAZKARIAK
Czeslaw Milosz

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2020

 

Ikusezin denaren idazkari soila naiz,

niri eta beste gutxi batzuei diktatua zaigunarena.

Elkarren ezezagun, askorik ulertu gabe gabiltza

idazkariok lurrean. Erdibidean hasten dugu esaldi bat

edo koma batekin bukatu. Eta ez dagokigu guri denak batera

zer itxura duen galdetzea: dena den, ez baitugu irakurriko.

 

IDAZKARIAK
Czeslaw Milosz

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2020