HOGEIGARREN KANTUA
Tonino Guerra

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 72 - 2022
armiarma.eus, 2022

 

Hasikeran tantek adarrak dardaratu,

eta gu, leihoaren atzean, begira egoten ginan

urak orririk ezkutuenak garbitu arte.

Gero trumoiak jo eta euria barra-barra egin eban,

baso bat ipinita geunkan leiho-ertzean, euri-ura neurtzeko.

 

Lauretan eguzkiak urten eban

eta leihoan dir-dir egoan basoa

goraino beteta.

 

Anaiak eta biok erdibana edan genduan,

eta gero konparetan hasi ginan ha pozuko ura

zerukoagaz, hau samurragoa da,

baina oinaztumina.

 

HOGEIGARREN KANTUA
Tonino Guerra

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 72 - 2022
armiarma.eus, 2022