KATUA MERTXIKA-ARBOLA GANEAN
Tonino Guerra

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 72 - 2022
armiarma.eus, 2022

 

Bazan zoro bat,
animalia izan gura ebana,

mertxika-arbolearen adarren artean.

 

Haren aita koitadua on hutsa zan,
erropen armairuak besarkatu egiten ebazan
kajoiak belaunagaz ixteko.

 

Eta esaten eutsan semeari: -jatsi arbolatik, Luixito,
entzun zure aitatxori…
Baina zoroak, adarren artean kikilduta,
gau osoa emoten eban katuen moduan miauka.

 

KATUA MERTXIKA-ARBOLA GANEAN
Tonino Guerra

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 72 - 2022
armiarma.eus, 2022