BEDERATZIGARREN KANTUA
Tonino Guerra

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 72 - 2022
armiarma.eus, 2022

 

Euria ehun bat egunez egin eban, eta azkenean ura

bedarraren sustarren ganetik hasi zan pilatzen,

liburutegian sartu eta komentuan gorderiko

berba santuak busti ebazan.

 

Atertu ebanean

Sajat-Novak, fraile gazteenak,

eskilarea hartu eta teilatura igon ebazan liburuak

eta han eguzkitan zabaldu ebazan aire beroak

paper bustia sikatu egian.


Eguraldi oneko hilebete bat pasau zan

eta frailea belauniko egoan patioan

liburuek bizi-seinalerik noz emongo.

Eta azkenean goiz baten orriak

hasi ziran haizetxuagaz murmur isilean.

Esan zeitekean erle moltso bat egoala teilatu ganean.

 

BEDERATZIGARREN KANTUA
Tonino Guerra

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 72 - 2022
armiarma.eus, 2022