HAMABIGARREN KANTUA
Tonino Guerra

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 72 - 2022
armiarma.eus, 2022

 

Euria danean, urak hazurrak garbituko baleutsuz bezala egoten zara,

txingorra danean, oti moltso batek

salto egiten deutsu besaganean.
Lainoak dana ezabatzen dau, baita pentsamenduak be,
baina kandela izetuak geratzen dira
garaunetan sutan.

 

Orain dala bi edo hiru gau edurrak

kaleak eta zelaiak estaldu ebazan

eta hurrengo goizean anaiak eta biok

oinatz handi batzuk ikusi genduzan,

piztia bitxiren batenak. Hartzarenak?

Herriko lehenengo etxeetan hasi
plazearen erdiraino heldu eta han galdu egiten ziran,
hegaz egin izan baleu lez.

 

HAMABIGARREN KANTUA
Tonino Guerra

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 72 - 2022
armiarma.eus, 2022