NIK EZ DAKIT ZER DAN ETXEA
Tonino Guerra

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 72 - 2022
armiarma.eus, 2022

 

Abrigoa da?

Edo goardasola euria egiten dauenerako?

 

Bete dot botilaz, trapu zaharrez,

egurrezko paitaz,

kortinaz, abanikoz.

 

Inoz itxi behar ez baneu lez.

Orduan kaiola bat da,

bertatik pasetan dana

harrapetan dauena,

baita zu lako txori

edurrez lohitua be.

 

Alkarri esan geuntsana, ostera,

hain arina danez, ezin da bertan geratu.

 

NIK EZ DAKIT ZER DAN ETXEA
Tonino Guerra

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 72 - 2022
armiarma.eus, 2022