KAKALARDO BIAK
Tonino Guerra

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 72 - 2022
armiarma.eus, 2022

 

Kakalardo bik topo egin dabe
eta indarrak neurtu dabez batak besteari begira;
mosu bat emon deutso batak besteari aurretik,
mosu bat emon deutso batak besteari atzetik,
eta badoaz.

 

Gero, bueltau
eta besarkadaka hasi dira;
esku bat, bi, hiru, alkarri emon,
bata bestearen sabelari begira,
hortxe atzamarka,
kili-kilika,
eta badoaz.

 

Gero ostera be bueltau eta
beso bat, bi, hiru alkarri hausi
atzamartxuak belarrietan batak besteari josi
batak bestea nahastu,
batak besteari sabela urratu
eta miazkau egin dabe, astiro eta begiak itxita.

 

Hirugarren mamarro bat igaro da handik;
mosu emon deutse aurretik
mosu emon deutse atzetik
eta jan egin dauz.

 

KAKALARDO BIAK
Tonino Guerra

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 72 - 2022
armiarma.eus, 2022