HAMABOSGARREN KANTUA
Tonino Guerra

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 72 - 2022
armiarma.eus, 2022

 

Martiaren amaieran

hodei baltza ikusi genduan haranaren eta mendien ganean.

Han geldi-geldi egoan hodeia,

ez atzeruntz ez aurreruntz ez joiala.

Batzuetan biribila izaten zan baina gero goruntz luzetu

eta upel bat zirudian edo bedar-meta bat

edo inoz amaitzen ez zan suge bat.

Gero abanikoaren antzera zabaldu

eta emoten eban airea euliz beteta egoala.

Anaiak eta biok eta besteek pentsau genduan

ez ete ziran Errusiatik etorritako kanpozozoak.

Bat-batean esfera ilun, trinko

berunkara bat osotu eban, haranaren ganean

gerizpe luzea egiten ebana. Lurra ikutzen hasi zan

baina gero atzera igon eta ikutzen eban lekuan

argiunea ixten eban, sute baten osteko errautsen antzekoa.

Eta apurka-apurka harana,

lehen bedar eta gariakaz berde,

zuri geratzen hasi zan, bildur diran aurpegiak lez,

harik eta azkenean hodeiak mendien ganetik salto egin

eta urrindu zan arte.

Otiak ete ziran?

 

HAMABOSGARREN KANTUA
Tonino Guerra

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz&Mintz, 72 - 2022
armiarma.eus, 2022