HOLOKAUSTOAREN MUSEOA, JERUSALEM
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021

 

Ilun zegoen kupula handiaren azpian
eta han hildako haurrak argi txikiak ziren,
zeruko izarren antzera dardaraka.

Ahots batek, amairik gabe, haien izenak errezitatzen
zituen, otoitz bat bezala,
sekula Jainko batek entzun duen tristeena.

Joana etorri zitzaidan gogora, hildako haurrak
iluntasun berberean daudelako beti.

Zaharregia naiz: guztiengatik egin behar dut negar.

Eraiki izan ditut bagoien itxurako etxebizitzak;

burdinazko hezurdura horiek bizilagunak arrastatuko
dituzte honezkero imajinatzen duten amaiera baterantz,
guztiek ikusi baitute egia,

distira bat putzuko ur zikinean.

Hildako haurren areto hura
nire barruan dago.

Zaharregia naiz, guztiengatik egin behar dut negar.

 

 

HOLOKAUSTOAREN MUSEOA, JERUSALEM
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021