ASKATASUNA
Joan Margarit

euskaratzailea: Hedoi Etxarte (2013)
armiarma.eus, 2021

 

Askatasuna da bizitzeko arrazoia,
esaten genuen ameslariok ikasle ginela.
Zaharren arrazoia da, haien arrazoi
eszeptiko bakarra, zehazten dugu orain.

 

Askatasuna da bidaia estrainio bat.

Zezen plazetako harearen gaineko
aulkiak dira hauteskunde garaian.
Egun argitan, metroko arriskua da,
egunkariak dira egunaren amaieran.

 

Askatasuna da txortan egitea parkeetan.
Askatasuna da egunsentia hasten denean
greba orokorreko egun batean.
Aske hiltzea da. Medikuntzako gerrak dira.
Errepublika eta Zibil hitzak dira.
Erbesterantz trenean alde egiten duen errege bat.
Askatasuna da liburudenda bat.
Agiririk gabe joatea.
36ko gerrako kantak dira.
Maitasun modu bat: askatasuna.

 

ASKATASUNA
Joan Margarit

euskaratzailea: Hedoi Etxarte (2013)
armiarma.eus, 2021