HEZIKETA SENTIMENTALA
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021

 

Bere mespretxu zaharrarekin behin eta berriz esaten zidan:
olerkiek ez dute ezertarako balio.

Hezi nahi ninduen guardia jaistea

partida galtzea den infernu batean,
non diruak soilik babes gaitzakeeen
adinaren hotzetik. Ostera hark ez zekien
babesten gaituena olerkia dela,
poesia bilatu behar dugula
ospitale eta epaitegitan.

Eta hitz egingo du gero ere maiteari buruz.

Aitak bezala bizitza gorrotatzen duten

haiengan ere badago poesiarik.

Eta arrazoia zeukan bere argudioan:

ez zion balio izan inori, inoiz, berak irakurtzen zuenak.

 

HEZIKETA SENTIMENTALA
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021