PUSKAK
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021

 

Nire barruan, toki ilun batetik,
bi mika aireratu dira isilean.

Gazteak ginen. Zu txofer.

Bihurgune batetik ateratzerakoan,

hantxe zeuden, errepidearen erdian,

txakur baten gorpua amorruz mokokatzen.

Larritu gabe, azken segundoan,
beren lumaje zuri-beltz dotorearekin

hegan joan ziren.

Biotako batek ere ez zuen ezer esan,
baina zuk nazka imintzioa egin zenuen.

 

Ez dut inoiz ahaztu. Oraindik,
begiratzen badizut, zure begien sakonean
bi mika aireratzen dira mantso.

Maita ezazu geratzen zaiguna:
ezkon-hegada hau eta haratustela.

 

PUSKAK
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021