IDEALA
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021

 

Itzal adeitsua, nire begietako ispilutik

zu altxatu arte itxaron nuen,

eta hurbil nabaritu zaitut, balkoian,
udako gauetan.

Isilaldi luzeetan zara zu pizten,
nola karea pizten den argiarekin
murru urrietan.

Eta ostertzeko mosaiko urdinaren atzean

beste itsaso bat egongo ote den susmoan.

Arrosa gorriak jarri ditut

etxe huts honen atarian. Hemen itxaron zintudan
zu nor zaren ulertu gabe, eta etorriko zaren jakiteke.

 

IDEALA
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021