LAGUNTZEA
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021

 

Iluntzen hasia du teilatu azpiko sabaiaren inklinazioari
erreparatzen diodan bitartean:
behin zuhaitz izan ziren habe horiek,
bihurrituta, bernizatuta, elkarren ondoan jarrita,
estalkiko solairuari sustengatzen diote
eta arratsaldean zehar pilatu den elurrari.

Gau honetako pisuari eutsiko diote
eta beharbada ni izango naiz noizbait
poema batetik eutsiko duena,
emakume batek bere gau gaitzean
nigatik esan dezan: nola eusten dion
loezin honi, minari, nire begietako elurrari.

 

LAGUNTZEA
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021