68KO MAIATZA
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021

 

Itzuli naizen eurizko Paris honetan
orbela besterik ez dut aurkitu.

Arrastaka doaz orriok asfaltozko bulebarretatik,
behinola galtzadarri arrosadunak,
Ordena Publikoak belztu zituen arte.

Hemen datza sugarretan kantagintza frantsesaren zerraldoa .

Nik maite nuen hiria jada ez dago:

ibaia baino ez, gabarra batek utzitako
uhararen distiran.

Paris neure begietan baino ez dago.

Ez diot berriz poema bat idatziko.

 

68KO MAIATZA
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021