KONTZERTUA
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021

 

Elkarrekin esertzen
ginen tokian
beste jende bat dago.

Ez ahaztu sekula
musika hura
eta bera zure ondoan.
Ba al dago gaur
tokiren bat
berriz aditzeko?

Berari soil-soilik,
une labur batez.

 

KONTZERTUA
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021