DUINTASUNA
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021

 

Etsipenak baldin badu

ziurtasun logiko baten indarra

eta inbidiak baldin badu

tren militar batek bezain

ordutegi sekretua,

galduak gara honezkero.

Ito egiten nau gaztelaniak, nahiz eta ez nuen sekula gorrotatu.

Hark ez du bere indarraren errurik

eta are gutxiago nire ahuleziarena.

Iragana izan zen hizkuntza trinko bat

pentsatzeko, adosteko, amets egiteko,

zeina ez duen jada inork mintzatzen: galeraren eta gutiziaren

subkontziente bat da

non kanta ederrenak entzuten diren.

Oraina da kaleetako hizkuntza,

zafratua eta sasikoa, huntza bezala

itsasten dena historiaren hondarretan.

Idazten dudan hizkuntza hau.

Hau ere hizkuntza trinkoa da

pentsatzeko, adosteko. Amets egiteko.

Eta kanta zaharrak

salbatuko dira.

 

DUINTASUNA
Joan Margarit

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
armiarma.eus, 2021