Lupe Gomez. Sarrera
Xabier Boveda

Idatz&Mintz, 76
armiarma.eus, 2024

 

“Para min vivir consiste en escribir. Non concibo a miña vida sen escrita. Eu, se non escribo, non son eu. Son outra, estranxeira, alienada, perfecta. E eu non quero vivir chorando. Non quero nin imaxino unha vida sen escrita. Xa non quero ser perfecta, gris e de goma. Agora quero ser eu, Lupiverdiazul. Eu chámome así, Lupiverdiazul. Quero vivir e que todo sexa bonito e emocionante, Encántame recitar, facer moitos recitais, berrar as miñas palabras. Os recitais son para min algo maravilloso, máxico e extraño. Fundirme coa xente, dunha forma intensa, catártica, sagrada. Berrando moito. Elevando a alegrìa e o llanto”.

 

Guadalupe Gómez Arto Fisteusen (Curtis, A Coruña) jaio zen 1972an.

Poeta, literatura kritikari, antzerkigile, narratzaile eta kazetari honek galegoz idatzi du bere obra guztia. Pornografia izan zen haren lehenengo poema liburua, 1995ean autoeditatua. Geroztik beste asko idatzi ditu, euren artean: Os teus dedos na miña braga con regra (1999), Azul e estranxeira (2005), O útero dos cabalos (2005) eta Camuflaxe (2017). Azken liburu horrekin Kritika Saria irabazi zuen, eta bilduma horretako poema batzuk daude hemen itzulita.

Camuflaxe liburuak umezarora garamatza. Testu osoan zehar landa giroko haurtzaroa agertzen da, eta amaren (liburuko pertsonaia nagusia) heriotzarekin amaitzen da.

Egileak esperientzia intimotik esperientzia unibertsalera gidatzen gaitu modu zuzen, baina baita harrigarrian ere. Materia, haragia, lurtasuna esperientzia horren erdigunean daude.

 

Lupe Gomez. Sarrera
Xabier Boveda

Idatz&Mintz, 76
armiarma.eus, 2024