2013ko urtarrilaren 20an, iluntzean...
Lupe Gomez

Idatz&Mintz, 76
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2024

 

2013ko urtarrilaren 20an, iluntzean,

kukuak gori direla

eta arraitasuna lo, hil zinen, eta gure munduko

kanta elektrikoak

amatatu ziren. Eder-ederrik zeunden

gau ilun haren barruan. Jantzi lila soinean,

eskuetan eraztunik ez artifiziorik

inoiz izan ez zuen jostunak egina.

 

—Josteko makinen estilo literarioa—

 

Hildakoak janztea biziak janztearen berdina da.

“Beste edozeinen moduko lana”,

esan zuten batera

zaintzen zintuzten emakumeek —Maria Josek eta Manolak—

 

Heriotza leku ulerkorra da.

 

2013ko urtarrilaren 20an, iluntzean...
Lupe Gomez

Idatz&Mintz, 76
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2024