Bidaia bat egin genuen...
Lupe Gomez

Idatz&Mintz, 76
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2024

 

Bidaia bat egin genuen Lourora. Galiziaren mugara.

Gure lehenengo oporrak. 70 urte zenituen.

Itsasoak abegi egiten zigun.

 

Hondartzatik ibiltzen ginen zure zainak osatzeko.

Besotik helduta joaten ginen lore biren antzera.

Nik zure gorputzaren hauskortasunari eusten nion

eta horrek neurrigabea sentiarazten ninduen itsasoan.

Olatuek oinak laztantzen zizkiguten.

 

— Ez ditut yogan begiak itxi nahi, telebistan zaldien arteko borroka bat gertatzen den bitartean hiltzea bezalakoa baita. Izan ere zu ez zaude hilda: soroetako laino elektrikoetan lokarturik zaude: nekatuta zaude negar, borroka, lan egiteaz.

 

Inauteri jantzitako neskatxak bizi dira hizkuntzaren

sabelean,

zure gorputz ertzik, zulorik, orbanik gabean.

 

Bidaia bat egin genuen...
Lupe Gomez

Idatz&Mintz, 76
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2024