Nitaz erdi zinen, eta hegoak...
Lupe Gomez

Idatz&Mintz, 76
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2024

 

Nitaz erdi zinen, eta hegoak nekartzan.

Hildakoen odola oraskan

gordetzen zen.

Inauteriak ziren. Nik akordeoien

zintzotasun irekian sinisten nuen.

 

Elurra dago, elurtza handia landetan

eta mintzatzen naizen hizkuntzan,

behien urdail politikoen barruan.

 

Nitaz erdi zinen, eta hegoak...
Lupe Gomez

Idatz&Mintz, 76
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2024