|
2014ko urtarrilaren 25ean... 2014ko urtarrilaren 25ean, zure heriotzaren urtebetera, burdina gorituaren minez eta txera handiz, urteurren ospakizuna egin genizun gure baserri-auzoko elizan. Jende asko zegoen, amatxo. Guztiek nahi zintuzten ikusi, zurekin egon eta hitz egin. Euri-zirin eta ikusezinak estaltzen zuen belarra, santu baten mantu urdinaren gisa.
— Jesarri nintzen zu beti jesartzen zinen aulkian. Gustuko dut leku hori. Oroitzapen onak dakarzkit. Elkarrekin jartzen ginen bertan mezara joaten ginenean. Hori “leku onena” zela esaten zenuen.—
Errezitatu, hitz egin eta Salmoak irakurri genituen. Apaizak kantatu zuen, benetako kantaria balitz bezala. Deklamatu genuen, benetako poetak bagina bezala, bihotz-ikaraz, eta zu entzuten zeunden —horma baten atzean, belar-saski baten barruan, gure kanpandorrearen leku gorenean—… Dar-dar eginez gure sistema nerbiosoaren musika sintonia bakoitzarekin.
2014ko urtarrilaren 25ean... |