— Ez dakigu argazkiak egiten...
Lupe Gomez

Idatz&Mintz, 76
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2024

 

— Ez dakigu argazkiak egiten.

— Negar egiten dugu, eta gure malkoak ez dira argazkiak.

— Gure mendiak ez dira egundo paisaiak izango.

— Gure labirintoetan ez dago legerik, ez

   ikus-komunikazio teoriarik.

— Behien kortetan ez dago hiztegirik

  ez gramatikarik.

— Teoria estetikoak ez dira gure

  eguneroko bizitzaren elementuak.

— Ez gara musika maistrak. Ez dakigu erretorikarik.

— Ogi gogorra eta txerrikia jaten ditugu egunero.

— Lehenago salda baino ez zegoen. Ez zegoen

  oratoria ikastarorik.

— Gure begiradak arranoen zantzu ikaragarriak dira.

— Gauez saguak sentitzen genituen, gure arropetan

  karra-karra.

 

— Ez dakigu argazkiak egiten...
Lupe Gomez

Idatz&Mintz, 76
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2024