Jolas eta dantzan...
Lupe Gomez

Idatz&Mintz, 76
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2024

 

Jolas eta dantzan egiten nuen anaia-arrebekin:

nire iturriaren egarri, gorputzaren lur,

nire kantuaren tigreak, bihotz geldiak

Naturaren dardaran.

 

Jose Antoniok, nagusiak, kilimak egiten zizkidan

Maritinak gutunak banatzen zituen, eta Pepe haren nobioak,

zeina postaria zen bera bezala,

xake-taula bat oparitu zidan behin.

Arturok Oesteko filmak ikusten zituen eta begiak

asko zabaltzen zituen. Maribelek nirekin

eta nire panpinekin jolas egiten zuen ganbaran.

 

Libreak ginen soroetan galopan, patatak ereinez

hodeien diafragman.

Inoiz helduko ez zen etorkizun baten bila genbiltzan

 

Jolas eta dantzan...
Lupe Gomez

Idatz&Mintz, 76
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2024