Hondartzan begira...
Lupe Gomez

Idatz&Mintz, 76
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2024

 

Hondartzan begira egoten ginen kometek zelan

        zeharkatzen zuten zeruko argia

hodeiei berba egiteko gogoa balute bezala.

Inoiz lehenago ez zenuen paperezko txoririk ikusi.

Uxia ilobatxoak, bere esku txikiekin,

 

       zu orrazten olgetan zuen.

erregina bat sentitzen zinen, harearen gainean jarrita.

Purrust egin barik, zenioen: “Eskerrik asko, umea.

Nahi duzun beste kiribil egin ditzakezu

            nire ilearekin”.

 

“Bestelako geometriak: bestelako ipuinak asma ditzakezu”.

 

Hiri handietako etorbide nagusiak

argitzen dituzten danborrekin maiteminduta zenirudien.

Ni aitaz gogoratzen nintzen asko, eta kutxatxo polit batean

haren erloju biribila gordetzen nuen sentitzeko

beste egun bat heltzen zela… Zure urrezko

ezkontza eraztuna ere gordetzen dut, amatxo,

eta atzamarrean jartzen dut baserri-auzora  joaten naizenean.

 

Hondartzan begira...
Lupe Gomez

Idatz&Mintz, 76
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2024