IN THE ELEVATOR
Youenn Gwernig

Er vignerez
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Beherantz burrunban igogailua

gizateria metatua ene gorputza beste gorputzekin

usaina, solasa, itxura desberdinak

beherantz beira eta altzairuzko kaiola modernoa

nire gorputza krabata lepoan beste gorputzen artean

geldialdia hogeita hamargarrenean

geldialdia hogeigarrenean

hamargarrenean

SOLAIRU NAGUSIA!

 

Bakarrik nago orain bakarrik nago ni kaiola txipian

beherantz beha zorura

ezin egin borroka behar nuke

ezin utzi beherantz joateari behar nuke

noiz pausatuko ote non edo han behar nuke

eta ongi dakit nik non behar nukeen

mikaztasuna galtzen duen

azken ardo hurrupa bat edan

zaharrik zaudenean.

 

IN THE ELEVATOR
Youenn Gwernig

Er vignerez
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016