SECURITY
Youenn Gwernig

Security, 1964
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Garoaren bizitza arnasten duzu

neguko galerna

baina ez zait axola

ez duzu hurrupatuko nire hezurren muina:

bunker bat eraiki diet inguruan

eta nire gantz-ezpainak katilu batean dira itotzen.

 

Estu daukat jaka

sabel bete honetan ez dago lekurik zuretzat

neguko galerna,

zoaz hemendik zeure burrunbarekin

ezpainak izotz

hurrupatu nahi zenituzkeen

bizitza zekenen bila:

ene gantzaren habia arraian

lo daukat bizitza, lasai eta gozo...

 

Harren abesbatza:

Goikoari gure alabantza

lana badugu puska batez

zorroa betetzeko harrez

kristaua izan edo izan ez

gantza besterik ez da gantza.

 

SECURITY
Youenn Gwernig

Security, 1964
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016