EL BARRIO
Youenn Gwernig

El Barrio
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Panpina bat

ilerik gabe besorik gabe

panpina bat zaborretan

El Barrion

 

Zaborrontzien dantza kinkilikankalakinkon

espaloietan dantzari armada bat zaborrontzion

El Barrion

 

Andere zaharra panpina bila

inork ez daki zer duen galdu

besoak zaborrontzian

eta ilea bere ile urdin zikina

andere zahar panpina

zaborretan

El Barrion

 

EL BARRIO
Youenn Gwernig

El Barrio
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016