EGUNSENTI
Youenn Gwernig

Sav heol
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Biluzik egunsentia azaroz

biluzik eta zurbil eta hain samurra batzuetan

bart arratseko erauntsien ondotik

txolarreak putzuetan ziliportaka hegal harroz

uso garbi baten begi gorri-beltzaren

pean

urtxintxa niri beha

eta bat-batean han doa enborrean goiti

hiriaren bihotz zalapartarian

desio baten arinez.

 

Munduaren haurtzaroan zaude justuki

baina orbelen

lurrin gozoak

zabaltzen zaitu bihotz

iraganeko desioz

ahantziak ustekoz.

 

EGUNSENTI
Youenn Gwernig

Sav heol
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016