BATZEA
Youenn Gwernig

Emvod, 1967
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Aurkitu dut anaia ostera

ez da samurra izan

gupidarik gabe moztu behar izan zituzten

sasiak eta belar sarkari gaiztoak

eta hegan egin

hegan egitea ohikoa da gizakietan

 

Aurkitu dut anaia ostera

ez da samurra izan

etxea utzi zuenetik

hirurehun urte geroago

ahantzia dauka aitaren mintzoa

baina bere begietan

aurkitu dut —garbi— gure herriaren sena.

 

BATZEA
Youenn Gwernig

Emvod, 1967
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016